Udalak euskara ikasteko laguntzen berri eman du

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko uzt. 24a, 15:54

Euskara ikasteko laguntzekin batera, ikasketa osagarriak euskaraz egiteko ere ematen ditu diru-laguntzak. Hiru laguntza mota ematen ditu guztira.

Hauek dira ematen dituen diru-laguntzak:

  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikaten dutenendako laguntzak –Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira.
  • Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) parte hartzen dutenendako diru-laguntzak.
  • UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntzak.

2013-2014 ikasturtean edota 2014ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntza eskaerak 2014ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Bergarako Udalaren webgunean topatuko duzue laguntza hauen inguruko informazio: http://www.bergara.net/dirulaguntzak_euskara.

Zehaztasunak arautegiaren dokumentuak agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi baduzue, Udaleko Euskara Zerbitzura (943 77 91 66) deitu edo euskara@bergara.net helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak