Kirol Batzordetik aurreratu dutenez, uztailaren 17an hartutako neurria jakin badakite "ez dela erabiltzaile askoren gustukoa", baina "Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta segurtasun arrazoiek derrigortzen" dituztela azaldu dute. Dena den, honakoa ere gehitu dute: "Adierazi nahi dugu, barruko igeritokian bainua hartzeko aukera zegoela, bertako erabiltzaile kopurua baxua baitzen".
Horren guztiaren aurrean, aurrerantzean izan beharrekoa jokabidea onartu du Kirol Batzordeak. Hona hemen adostu dituzten neurriak
- Sorosleek bainu-tokirako sarrera itxi egingo dute.
- Barruko igeritokira zuzenean sartu ahal izateko, alboko sarrerak egokituko dituzte.
- Bainu-tokitik erabiltzaileak irteten diren neurrian, beste batzuk sartuko dira.
- Bainura sartzeko zain jende kopuru handia egongo balitz, 30 lagunetik gora, itxi denetik 30 minutu pasatu ondoren, bainu-tokian dauden erabiltzaileei irteteko eskatuko zaie, erabiltzaile berriak sar daitezen.
"Modu horretan saiatuko gara kudeatzen gustuko ez den egoera", esan dute Kirol zerbitzutik. Eta herritarrei eskari hau ere luzatu diete: "Mesedez eskatzen dizuegu sorosleei lana erraztea eta eskatutakoa errespetuz, betetzea".