Aldaketak uztail eta abuztuan denda eta enpresetako hondakin bilketetan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko uzt. 24a, 12:21

Udaletik aurreratu dutenez, datozen jai egunak direla eta hondakinen bilketa zerbitzuan zenbait aldaketa egingo dira, denda eta enpresetan eragina izango dutenak.

Komertzio, jatetxe eta tabernak: bilketa guztien egutegi zein ordutegia mantenduko da, uztailaren 25eko eta abuztuaren 15eko goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik. Egun horietan ez da kartoia batzeko zerbitzurik egongo.

Industrialdean: Uztailaren 25ean –errefusa eta kartoia– eta uztailaren 31n –organikoa– ez da hondakin bilketa zerbitzurik emango. Hala ere, abuztuaren 1ean, errefusarekin batera organikoaren bilketa berezia egingo da industrialdean. Dena den, zerbitzu berezi hori erabiltzea aurreikusten duenak e-mail edo telefono bidez aurrez jakinarazi beharko du, hondakinen kudeaketarako informazio bulegoarekin kontaktuan jarriz. Abuztuaren 15ean –errefusa eta kartoia– ez da hondakin bilketa zerbitzurik emango.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak