Palestinaren "genozidioa" salatzeko elkarretaratzea gaur

Jon Berezibar 2014ko uztailaren 23a

Bergarako hainbat eragile eta herritarrek deituta, "Ekialde Hurbilean gertatzen ari den genozidio sionista salatu eta Palestinar herriarekiko elkartasun ekimen zaratatsu eta koloretsua" egiteko elkarretaratzea deitu dute gaurko, eguena, 19:30ean Irala kalean.

Elkartasun erakustaldiarekin batera "Israeleko estatuari boikota" egiteko deia ere egiten dute deitzaileek. Horretarako hango jatorria duten produkturik ez erostea eskatzen dute, azalduz, barra kodean hasierako 729 zifrak adierazten duela jatorri israeldarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak