Zortziko futbolean, beteranoetan, Uda Akabauak taldekoek irabazi zieten Osintxukoei (1-3). Nesken mailan, berriz, Matadas Team izan zen garaile Godofredo taldekoekin izandako norgehiagokan (6-1).
Hamaikako futbolekoa izan zen ikusle gehien erakarri zituen finala, eta bertan, Ez Dakiu taldekoek hiru eta huts irabazi zieten Poteo Izarrei. Jokin Balzategi izan zen partiduko izarra, markagailuko hiru golak berak sartu baitzituen.