Nerbioi ertzean konposatutako bluesa eta rocka Espoloian

Imanol Gallego 2014ko uzt. 18a, 09:54
Bizkaiko Travellin' Brothers musika taldeko kideak.

Travellin' Brothers taldea berezia da oso. New Orleanskoa dirudien rock-and-rolla eta rhythm-and-bluesa jo arren, euren musika Bizkaiko bihotzean sortua da. Trebetasun handiz, Mississippiko musika Nerbioi ibaiaren ertzetara moldatzea lortu dute. Gaur, barikua, joko dute Espoloian (22:00).

Taldeak berezkoa duen euskal ukitua duen AEBetako musika beltza ekarriko du gaur (22:00)  Berumuga ziklora.

Ibilbide luzeko taldea

Eskarmentu handiko taldea da Travellin' Brothers, eta taldekideek batez beste 35 urte baino ez duten arren, 600 emanalditik gora egin dituzte. Otsailean seigarren diskoa aurkeztu zuten.

Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikariak dira, kalitate eta baikortasunez beteriko taldea, alegia. Espoloira gerturatzen direnek zaila izango dute euren jarlekuetatik ez altxatzea, taldearen doinuak bizitzaren eta musikaren ospakizun hutsak dira-eta.

Izenak berak dioen moduan, talde familiarra da, eta esan gabe doa bidaiaria aldakorra ere badela. Horrek guztiak aukera eman dio Espainiako jaialdi, klub eta areto handi guztietan jotzeko,  baita Europako herrialde askotan (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Portugal...) bira eta itzuli arrakastatsuak egiteko. Inoiz alderik alde igaro du ozeanoa AEBetan ere jotzeko.
Bizitzaren eta musikaren ospakizunak dira talde horren zuzeneko kontzertuak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak