Nahiz eta Huelvatik etorritako taldea izan, euskal erroak ditu; izan ere, lekeitiar batek eta donostiar batek osatutako taldea da, eta bidelagun dute andaluziar bat. Beraz, kultura eta askotariko doinuen konbinazioa bermatuta dago. Musika munduan ibilbide luzea duten hiru kide dira, beste talde batzuetan ibiliak ere badira; abesti propio zein bertsioak kantatzen dituzte, zenbait hizkuntzetan.
Euskal Herritik biratxoa
Taldearen izen bera duen disko bat ere kaleratu zuten. Udan, Euskal Herrian zehar zenbait kontzertu eskainiko dituzte, esaterako, Lekeition.