Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolako Udalekuetan "primeran" aritu dira uztailean. Horren lekuko, argazkiak. Eguraldiak asko lagundu ez arren, "irteera dezente egin dituzte". Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak San Martzialera eta San Martingo gurutzera oinez igo dira eta bizikleta txangoak ere egin dituzte. Haur Hezkuntzako txikiek, berriz, eguzkia aprobetxatuz, ikastolan dituzten igerilekuetan "ederki gozatu" dute. San Ferminak ere ospatu dituztela diote mariaren Lagundikoek eta hainbat eskulan eta ekintza egiteko aukera izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.