Bergrarako Pol Pol Mendi Taldeko beteranoek irteera antolatu dute uztailaren 20rako. Itxasu eta Bidarrai arteko ibilbidea egingo dute Ipar Euskal Herrian, bidean Artzamendi gaina igaroko dute; guztira 16 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Uztailaren 20an, domekan, Bergarako Frontoian bilduko dira goizeko zazpiretan. Egitasmoan parte hartu nahi duenak, tiketak eskuratu beharko ditu, Pol Pol Mendi Taldearen bulegoan izango ditu, hogei euroren truke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.