Amets Arzallus eta Xabier Amuritza Basalgo auzoko jaietan gaur

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko uzt. 25a, 08:24
Amets Arzallus bertsotan.

Gaur, Santiago egunez, jaiak dira Bergarako Basalgo auzoan eta bertso bazkarian izango dira Amets Arzallus gaur egungo Euskal Herriko bertsolari txapelduna eta Xabier Amuriza 80ko hamarkadako txapelduna.

Atzo hasi ziren jaiak eta zapatura arte luzatuko dira. Etxafuego eta kanpai hotsarekin iragarri zuten jaien hasiera eta, gero, makala jasoko zuten, urteroko ohiturari jarraituz.

Gaur, egubakoitza, berriz, egun handia dute Basalgon: meza nagusia egongo da 11:00etan; 12:00etan, berriz, Basalgora 32. txirrindulari igoera jokatuko da, eta antolatzaileek esan dutenez, nahi duten gaztetxo guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

12:30ean, erromeria egongo da eta 14:30ean, berriz, bertso bazkaria, Amets Arzallus aurtengo bertsolari txapelketako irabazlearekin eta Xabier Amurizarekin. Soinujoleek ere alaituko dute bazkaria.

Auzokoak protagonista

Uztailaren 26an, zapatua, meza egongo da 12:30ean, eta bukatu eta gero, luncha emango dute bertaratzen diren guziendako eta umeendako jolasak ere egongo dira.

14:30ean, berriz, auzoko jubilatuek eta jai batzordeko kideek bazkaria egingo dute elkarrekin. Interesatuek hilaren 26a baino lehen eman behar dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak