Aldai-Egiako auzotarrak irabazle angiozarrekoak atzera bota ostean

Maider Arregi 2014ko uztailaren 13a

San Kristobal jaiei jarraipena eman die asteburuan Aldai-Egiako auzotarrek. Zapatuan, lehen aldiz angiozarkoen aurkako pike apustua egitekoak ziren, baina azken unean angiozarkoak atzera egin eta ez ziren aurkeztu. "Aise irabazi diegu, kar-kar", zioten umorez Aldai-Egiakoek.

ARGAZKIAK (Egilea: Gari Garitano)

Zapatu gauean auzo afaria egin zuten. Nagusienak elizaren goialdean dagoen elkartean batu ziren, 15 bat lagun. Eliza aurreko belardian aldiz, gazteenak, 20 bat lagun. "Langostinoak ditugu jateko", zioen pozik Gari Garitano auzotarrak. Giro ezin hobean, Unsain musika taldearen trikiti doinuekin lagunduta erromerian gozatu zuten afal ostea.
Tolosako taldearen aurretik baina, urdaiazpiko pare baten  zozketa ere egin zuten algara artean. "Trikiti doinuak bukatzean agrofesta egingo dugu. Guk jarriko dugu musika ordenagailu batekin goizaldera arte", zioen auzoko Dj lanak egin zituenak.

Meza eta herriko kirolak

Domekan meza izan dute eguerdian auzotarrek. Ondoren, auzoko erretiratuendako luntxa banatu dute. Herri kirolendako tartea ere izan da Ernesto Bihurri-ren erakustaldiarekin batera.
Bergarako trikiti eskolako gazteen emanaldiak bukaera polita eman die aurtengo jaiei San Kristobalen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak