'Agro-festa', bedeinkapenak eta herri kirola, oraingo asteburuan eta hurrengoan, San Kristobalen

Jon Berezibar 2014ko uztailaren 9a

Barikuan hasiko dituzte jaiak Bergarako San Kristobal auzoan. Hurrengo domekara bitartean afaria, erromeria... egongo dira. Egitarauan nabarmengarri bi: zapatu arratsaldean Angiozar auzokoen aurka egingo dituzten herri-kirol probak eta gauez, Agro-festa delakoa. Auto, traktore eta golde bedeinkapenak ere ez dira faltako.

Egitaraua

Barikua, uztailak 4

22:00 Pinu-sartzea eta ostean saiheskia, sagardoa eta txokolatea banatuko da.

 

Zapatua, uztailak 10, San Kristobal eguna

12:00 Meza Nagusia eta auzoko erretiratuentzat lunch-a. Auzoko golde eta traktoreak bedeinkatuko dituzte eta Bergarako soinu-joleek girotuko dute eguerdia.

Gauean afaria egingo dute Harkaitz eta Miren trikitilariek alaituta.

 

Zapatua, uztailak 12

19:00 San Kristobal eta Angiozar auzoen arteko herri probak

23:00 Unsain taldearekin erromeria eta Agro festa.

 

Domeka, uztailak 13

11:00 Meza eta ostean auzoko erretiratuentzako lunch-a. Autoen bedeinkapena egingo da eta gero herri kirola Ernesto Bihurri-ren eskutik. Bergarako trikiti eskolakoek girotuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak