Gaur, eguaztena, Zirko Atrezzo taldearen Tira y afloja ikuskizuna egongo da San Martin plazan. Zinta, soka eta uztaiekin, zirku ikuskizuna da eta poesiarekin egiten den uztarketa du bereizgarri. Kale-antzerkia sustatzeko Udalak antolatu duen emanaldi sortako bigarrena da gaurkoa, lehen aldia, baina, kalean egiten dena, aurreko astean Oxirondo azokan egin baitzen saioa.
Biharko txanda, berriz, Trapu Zaharra talde ezagunarena izango da, Konga ikuskizunarekin. Mikel Laskurain bergararra da antzezleetako bat, hain zuzen. 20:00etan San Martin plazan izango da.
Eta, azkenik, etzi, egubakoitza, Berumugaren beste saio bat, Espoloian, 22:00etan. Vespa Groove taldea etorriko da oraingo astekoan. Kantabriako (Espainia) taldea da Vespa, 2009tik jardunean, eta fusio jazz-a egiten dute metal sekzioarekin. Jazz, soul eta funky doinuak, euren abestiekin eta bertsioekin, jotzen dituzte; erritmoa beti oinarri.
Erakusketak
Kultura egitarauaren osagarri, Aroztegi aretoan erakusketa dago. Hilaren 20ra arte Juan Antonio Palaciosen argazki erakusketa dago ikusgai. Naturan du begirada ezarria Palaciosek eta nagusiki hori du erakusgai dituen lanen inspirazio eibartar argazkilariak.