Bergarako Gure Esku Dago ekimenaren batzar informatiboa

Eneko Azkarate 2014ko uztailaren 8a

Bergarako Gure Esku Dago ekimenak batzar informatiboa egingo du datorren astelehenean, uztailaren 14an. Irizar jauregian 18:30ean izango da.

Honako gai hauek izango dituzte aztergai: ekainaren 8ko giza katearen balorazioa eta hurrengo pausuak zeintzuk izan beharko diren zehaztu. Horretarako, herritarren "balorazio eta ekarpenak" ere jaso nahi dituztela aurreratu dute. Bestalde, Bergarako bideoa aurkeztuko dute batzar horretan. Bergarako GED ekimenak dei egin diete nahi duten herritarrei batzarrean parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak