Barnatan ulukariak Espoloia dantzan jarri du

Jagoba Domingo 2014ko uzt. 5a, 11:15

Jimmy Barnatan Espoloiko kioskoan.

Jimmy Barnatan Espoloiako kioskoan ikusteak harridura aurpegia jarri zion bati baino gehiagori. Gurean musikari izatearren baino, aktore lanengatik ezagun bada Barnatan, The Cocooners taldeak lehen akordea jo bezain laster, aurreiritzi hori desagertu zen. [ARGAZKIAK]

Bi ordu inguruz, Espoloiko kioskoaren inguruan zeuden bergararrak berotu zituen, eta amaieran ere dantzan jartzea lortu zuen; kontzertuaren formatua kontutan izanda erraza ez dena. Room 13 lana, Barnatanen hirugarrena, aurkeztera etorri zen laukotea eta indartsu aritu ziren.

Berumugaren aurtengo edizioa zabaldu zuen laukoteak eta bluesa oinarri duten arren, ez zen influentzia bakarra izan, ezta gutxiago ere. Blues klasikoaren irakaskuntzak ikasita izan arren Jimmy Barnatan & The Cocooners ez da blues tradizionala-afroamerikarrekin AEBtan jaio eta hazi zena- jotzen duen talde bat; Ingalaterra aldean John Mayall & The Bluesbreakers eta Cream taldeen edo ozeanoaren beste aldeko mendebaldeko kostako 60ko hamarkadako blues mugimenduaren oinordeko direla esan daiteke. Blues-rock estiloaz gain baina, funky edo hard-rock kantuek ere tartea izan zuten. The Romanticos taldeko Iker Piris gitarrista ere Espoloira igo zen eta gaueko blues klasikoena oparitu zien entzuleei.

Ostean, Barnatan berotzen joan ala, kontzertuak gora egin zuen; abeslariaren ahots urratuak eta inprobisatzeko grinak emanaldia berezi bihurtu zuen, gainera Jim Morrisonen espiritua bueltaka egongo balitz, Barnatan uluka eman zituen bi orduak; tartean The Doors-en bertsio eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak