Ohiko ekitaldiekin ospatuko da domekan San Martzial erromeria

Monika Belastegi 2014ko uzt. 4a, 12:51

Iazko San Martzialeko erreomeriako dantza saioa.

Astelehenean, ekainak 30, letania errezatuz egin zen San Martzialerako igoerari domekan egingo den erromeriak hartuko dio lekukoa. Baina aasteburu osoan barrena izango da jai ekitaldirik.

Herritarrek dagoeneko hartu dute lekua zelaian; jarri dituzte mahaiak domekan egun-pasa  polita egiteko.
10:00etan abiatuko da gurdia San Martzialerantz, eta, hortik aurrera, ohiko ekitaldiak izango dira, ondoko taulan ikusten denez. Ohiko aurreskuari dagokionez, Maren Belastegi eta Lauri Askargorta izango dira dantza egingo duten aurtengo udal ordezkariak.

Aipatzekoa da, bestalde, udalbatzak eta Mizpirualdeko nagusiek elizpean egiten duten bazkarian, catering-a eskatu beharrean bertako baserrietako produktuekin prestatutako menua izango dutela, Udalak herriko ekoizleen lana bultzatzeko daraman jardunaren baitan.

Autobus zerbitzua

San Martzialerako Herribus zerbitzua egongo da. 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da eta geltokiak Oxirondo plazan eta San Martzialgo ziburuen ondoan izango dira.  

Bestalde, ohi bezala, egun horretan ezin izango da zelaira autorik sartu, bertara jeneroa eramateko izan ezik, eta eramandakoa laga ondoren, ibilgailua kendu egin beharko da bertatik. Horren harira, Udaletik ohartarazi dute errepidea itxita egongo dela ibilgailuendako 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.

Ingurunea zaindu

Berdegunearen erabileraren inguruan errespetuz jokatzeko eskatu dute udal arduradunek eta gogora ekarri dute erabileraren gaineko ordenantza bat dagoela.  Horren arabera, ezin da lurra leundu, kendu edo eraldatu; dauden mahaiak ezin dira eraldatu; zuhaitzetan ezin da iltzerik edo bestelako elementurik sartu; eta ezin da lurrean surik egin.

Horrekin guztiarekin batera, berdegunean jarriko diren hondakinendako gaikako edukiontziak erabiltzeko eskaria ere egin dute.

Kantina eta txosna

Kantina eta txosna ere izango dira aurten ere goizean goizetik. Kantina Harrera preso izandakoei laguntzeko taldeak ustiatuko du eta txosna, berriz, Aranzadi ikastolak.

Asteburuko egitarau osoa

Zapatua

  • 18:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira, Elgoibarko dultzaineroek lagunduta. I
  • 19:00: Bergarako Orfeoia eta Oñati abesbatza, San Pedro parrokian.

Domeka

  • 09:30: Alborada, Lizarrako dultzaineroekin, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.
  • 10:00: San Martzialera igoera gurdiarekin.
  • 11:00: Meza nagusia.
  • 12:00: Dantza emanaldia; Amuriza eta Agin Laburu bertsolarien saioa; ohiko aurreskua; eta abesti herrikoiak kantina ondoan.
  • 15:30: Umeendako jolasak eta herri kirolak.
  • 17:00: Herri kirolak: sokatira eta txingak (16:00etan izen-ematea).
  • 18:00: Fun And Go taldearekin erromeria.
  • 19:30: Larrain-dantza.
  • 21:00: Jaitsierako txupinazoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak