Valentzitik, Sevillatik, Zaragozatik, Madriletik eta Euskal Herriko zenbait herritatik etorri dira auzolandegian parte hartzeko gazteak. Goizean egin diete harrera osoko bilkuren aretoan Maren Belastegi Gazteria zinetoziak eta Nagore Narbaiza, Gazteria teknikariak eta ondoren Mizpirualdera, lanean arituko diren lekura lagundu diete.
Arratsaldean, bisit gidatua egingo dute gazteek Turismo Bulegoko gidariekin, herria ezagutzen hasteko.
Gazteok hilaren 15era arte egongo dira gurean. Hilaren 16an bigarren talde bat etorriko da.