San Martin jaietako txosnak hartzeko zozketarako, izenematea zabalik

Jon Berezibar 2014ko uzt. 1a, 15:34

Argitaratu ditu Bergarako Udalak San Martin jaietan Munibe eta San Martin plazetan ipintzen diren txosnen ardura hartzeko lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Zozketa uztailaren 22an egingo da.

Urtero moduan, bi plazetan jarriko dituzten txosnen kudeaketa herrikoi kultura, kirol, ala ongintzako herriko taldeen esku lagako d¡tu Udalak. Lehiaketa bidez zehaztuko da nork hartuko duen Munibe plazako talo txosna eta nork San Martingoa, zeinetan irailaren 13an Bergarako harategien odolosteak banatuko baitiren. Baldintzak Udalean kontsulta daitezke eta zozketa uztailaren 22an egingo da. Eskaerak aurkezteko epea egun horretan bertan 12:00etan amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak