Baserriko eta bertako produktuen azoka berezia bihar, Oxirondon

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko uzt. 1a, 11:36
Baserritar baten postua Oxirondo azokan.

Bihar, uztailak 2, hileko lehen eguazteneko azoka berezia egingo da Oxirondo azokan. Bertako eta sasoiko produktuak erosteko aukera izateaz gain, balkoi eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketaren sariak ere banatuko dituzte.

18:00etatik 21:00etara egingo dute Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan antolatutako bigarren azoka berezia. Baserriko produktuen azoka, bertako ekoizleen produktuak eta xaboiak egiteko erakustaldia ere egingo da.

Horrez gain, aurten lehenengoz antolatu den leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko lehiaketako sariak ere banatuko dituzte, 18:30ean. Bi sari emango dira, 400 euroko bonoa lehena, eta 200 eurokoa bigarrena.

19:00etan, berriz, Phanta Rhei taldeak umeendako Astokilo antzezlana eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak