Finalarekin eta sari banaketa ekitaldiarekin bukatu zuten 15 orduko areto futbol txapelketa. Lehenengo eta bigarren sailkatuen sariak banatu ostean, jokalari onenen txanda heldu zen. Semicup txapelketako jokalari onena TCC taldeko Aitor Oregi izan zen, eta ezusteko jokalariaren saria Tzelsea taldeko Eneko Kortabarriak jaso zuen. "Egia esan, txapelketa borobila izan da. Oso pozik gaude 18 taldeek erakutsitako jarrerarekin.