San Pedro eguneko meza erreferente 'klasiko' bilakatzeko bidean Bergaran

Pedro Garitano 2014ko eka. 30a, 10:06

Atzo, domeka, Bergarako San Pedro parrokiak bere egun handia ospatu zuen, eta baita bertara gerturatu ziren hainbat fededun eta musikazalek ere. Hori horrela izateko, bat egin zuten oraindik ere Bergaran dauden aukerek; hala nola, ingurune paregabeak, San Pedro parrokiaren 12 kanpai  galantek bueltaka, Stoltz-Frères  organo erromantiko zoragarriak –bere organista titularra den Aitor Oleak eman zion dizdirarekin–, eta Rosa Narbaizak zuzendutako sekulako Koru Parrokialak.

Hain zuzen ere, bertaratukoek ondo baino hobeto gozatu ahal izan zuten atzokoan lehen urteurrena bete zuen Koru Parrokialaz.

Perosiren Misa Pontificalis entzun ahal izan zen San Pedroko meza nagusian, maila oso onean gainera, eta bukatzeko Eslava maisuaren Tu es Petrus. Horrekin guztiarekin, merezitako txalo zaparradak eman zion bukaera ikuskizun ederrari.

Organoa egoera kaskarrean

Jon Molina parrokoak emandako mezaren ostean, hainbat komentario entzun ziren San Pedro eguneko meza nagusia Bergarako ekintza erlijiosoen barruan erreferente klasiko bihurtuko dela adieraziz. Hala izan dadila, organoak soinu egiten duen bitartean, behintzat. Erromantikoen barruan munduan gutxi dira hura bezalakoak, baina ez badugu neurririk hartzen iragarritako heriotza baten aurrean aurkituko gara. Isildu egingo da betiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak