Hanka Labanka bergararrek irabazi dute Rivabellosako hockey txapelketa

Eneko Azkarate 2014ko eka. 26a, 09:30

Hanka Labankako senior taldekoak, finalaren ostean, Samurais madrildarrekin.

Hanka Labankak Rivabellosako hockey txapelketa irabazi du asteburuan. Senior mailan gailendu da, lauko txapelketan. Rivabellosako Dragons, Madrilgo Samurais eta Pumas del Norte, hau ere Madrilgoa, izan ditu kontrarioak. Hanka Labankako Infantil mailakoak ere aritu dira, baina ez dira horren fin ibili.

Zapatu eta domekan jokatu zen txapelketa. Samurais taldearen aurka jokatu zuten finala bergararrek. Halere, hasiera kaskarra izan zuten, 0-3 galtzen hasi ziren-eta. Partiduak aurrera egin ahala, ordea, hobera egin zuten eta seinako berdinketarekin heldu ziren azken 7 minutuetara. 8 eta 6 aurretik jarri ziren, gainera. Baina Samurais taldekoek berdintzea lortu zuten azken unean. Honenbestez, penalti jaurtiketetan jokatu zen txapela eta, hor, finago ibili ziren bergararrak.

Infantil mailan, bestalde, laugarren geratu ziren Hanka Labankakoak, partidu bakarra ere irabazi barik.

Esperientziarekin oso pozik geratu dira, geroago eta zale, jarraitzaile eta jokalari gehiago dituen Hanka Labanka elkartekoak.

Infantil mailakoak argazkian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak