Koru Parrokialak San Pedro egunean ospatuko du lehen urtemuga

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko eka. 25a, 16:53

Musikaz gozatzeko aukera ederra izango da domekan, San Pedro egunean. Batetik, Bergarako Koru Parrokialak, meza nagusian abestuko du. Bestetik, Udal Musika Bandak kontzertua egingo du Espoloian.

Ibilbidearen lehen urtemuga ospatuko du Koro Parrokialak domekan, San Pedro egunean. Iaz, San Pedro parrokiaren inaugurazio ekintaldian egin zuten lehen saioa, eta urteurrena ere abesten ospatuko dute. 11:00etako meza nagusia bi pieza abestuko dituzte: Perosiren Misa Pontificalis eta Eslavaren Tu es Petrus motete ikusgarria abestuko dituzte.

Udal Musika Bandak ere kontzertua eskainita ospatuko du San Pedro eguna. 11:30ean kalejira egingo dute eta 12:30ean izango da kontzertua, Espoloina.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak