Egun osoko futbito txapelketa Bergaran

Eneko Azkarate 2014ko ekainaren 25a

Semicup futbito txapelketa antolatu dute oraingo zapaturako Bergaran. Seminarioko jolastokian jokatuko da goizeko 07:00etan hasi eta 23:00ak bitartean. 18 talde ariko dira lehian, "denak Bergarako gaztez osatuak", neska eta mutil, 16 urtetik gorakoak, ekipoko, gutxienez, 5 kide. Lehengo aldiz antolatu dute eta txosna gunea eta jateko lekua egongo direla iragarri dute antolatzaileek, Bergarako Futbito Elkartekoek, baita "musika giroa" ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak