Bedeinkatu dituzte erramuak, Bergarako San Juan auzoan

Miren Arregi 2014ko eka. 24a, 14:29

Eguerdiko meza nagusian San Joxepe erretiratuen elkarteko abesbatzak abestu du, eta auzotarrek, aspaldiko ohiturari jarraituz, lore sorta ederrak eroan dituzte meza nagusira apaizak bedeinkatu zitzan. Askotariko erramuak, askotariko lore eta landareekin.

Baina erramuak bedeinkatu bakarrik ez, onenari, saria ere eman diote eta hala, Angiozarko Mertxe Altuberena izan da aurtengo erramu saritua. Auzoko ortuen lehiaketa ere egiten dute San Juanen, eta bertako irabazlea ere gaur eman dute jakitera. Denetarik duen Atxotegi baserriko baratzak eroan du aurten sari potoloa.

Baina sariketez aparte, giro ona izan da gaur nagusi San Juan auzoan. Mezaren ostean, mokadutxoa egiteko aukera izan dute auzotarrek, eta horren ostean, omenaldia egin diete 80 urtetik gorako auzotarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak