Jaialdi eta afari mundialak Bergaran, San Juan suaren aurretik

Jon Berezibar 2014ko eka. 24a, 13:18
'Uxo zuria' bestu zuten LH5eko neska-mutikoek.

Beste behin ere mundialak direla erakutsi dute Bergarako Aranzadi ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Izan ere, Udal pilotalekua goraino bete zuten atzo, azken urteotan ohiko bihurtu den ikasturte amaierako Jaialdi mundialean. ARGAZKI GALERIA

San Juan bezperako jaialdian, ikasle-irakasle eta gurasoen emanaldiek frontoiko harmaila guztiak bete zituzten senide eta lagunen txalo zaparradak jaso zituzten. Dantza eta musika saio bikainak ikusteko aukera izan zuten.

Bi urteko neska-mutikoekin hasi eta 13-14 urtera bitarteko ikasleen hamabina emanaldi eskaini zituzten; Mariñe Diaz eta Asier Elortza ikasle-irakasleek osatutako bikoteak ere abesti bat kantatu zuen eta baita Aitor Garitanok ere, bakarka. Amaierako partean, gurasoek izan zuten trebetasuna erakusteko momentua, eta jaialdiak amaiera apoteosikoa izan zuen Mundiala da! abestiarekin.

Marrazki lehiaketako sariak ere banatu ziren.

Afaria eta San Juan sua

Jaialdi ostean, bestalde, afarira batu ziren ikastolako jolastokian parte hartzaile eta ikusleek. Eta afalostean, San Juan sua piztu zen, trikitilariek unea alaitu zutelarik.

Aurten, gainera, ez da San Martin plazan su-metarik piztu eta, honenbestez, ohikoa baino jende gehiago batu zen Seminarioko jolastokian suaren aurrean.

Hemen, Jaialdi mundialeko emanaldiak:

  • Agurra
  • LH5: Uso xuria
  • HH2: Bugi, bugi
  • LH2: Piska bat es mucho
  • LH6: Zazpi jauzi
  • HH3: Sentituz, pentsatuz
  • LH3: Ballade
  • HH5: Tiriki tauki tauki
  • Marrazki lehiaketako sari banaketa
  • LH1: Neska zaharrak
  • Mariñe Diaz eta Asier Elorza: Bonnie and Clyde
  • HH4: Pantera eta katua
  • DBH1-2: Erria txikota!
  • LH4+6: Euskara da Euskal Herri
  • LH3: Aurreskua, gurasoek kantatuta.
  • Amaiera: Mundiala da!

Aurkezle lanetan Olaia Zalakain, Maialen Mujika eta Aroa Elortza aritu ziren, ederiki hauek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak