Miren Errasti: "Gazteak euren izaera garatzeko toki bat da Xabalote gaztelekua"

Imanol Gallego 2014ko eka. 23a, 10:52
Miren Errasti, Xabalote Gaztelekuko koordinatzaile eta hezitzailea

Zapatuan bete zituen Xabalote gaztelekuak hiru urte, eta festa handi batekin ospatu zuten. Bertara joan ohi diren gazteekin batera gaztelekuko langileek ere  ospatu zuten eguna. Gaztelekua baina festa egiteko toki bat baino, gazteak elkar ezagutzeko toki bat dela dio bertako koordinatzaile den Miren Errastik.

Hiru urte eta gero Xabalote gaztelekua egonkortua dagoen proiektu bat dela uste duzu?
Ekimen ezagun bat den arren, gurera lehen aldiz gerturatzen diren 12 urtekoei zabalkundea ikastetxean egiten diegu.

Urte tarte txikia izan arren, 12 eta 15 urte artekoen artean ezberdintasun handiak daude?
Zeharo ezberdinak dira. 12 urteko gazteak lotsatiagoak izaten dira, baina apurka-apurka gaztelekutik proposatzen dizkiogun ekintzetan parte hartzen hasten dira. Nagusiek aldiz euren espazioa eskatzen dute.

Nork proposatzen ditu gaztelekuko ekintzak?
Bien artean proposatzen saiatzen gara, baina programazio kontuengatik askotan guk sortzen ditugu. Hala ere, aukera izaten dugun guztietan, gazteekin batera egiten dugu programazioa.

Zaila da gazteei euskarazko aisialdi bat eskaintzea?
Ez da zaila, baina gazteek gaztelerara jotzeko ohitura handia dute. Gurekin euskaraz mintzatu arren, askotan euren artean gaztelera erabiltzen dute.

Gaztelekua ezagutzen ez duen bati nola azalduko zenioke zer den?
Gazteei zuzendutako espazio aske bat da. Bertan, aisialdira zuzenduta dagoen arlo bat izan arren, gazteek euren izaera garatzeko toki bat aurkitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak