Soraluzen eta herrian geratu dira sari nagusiak

Imanol Gallego 2014ko eka. 23a, 14:47
Benito Cantero argazkilari bergararraren 'La Peña urtegia'.

XXX. Bergara Hiria argazki lehiaketa egin dute, eta zuri-beltz mailako lehen saria Carlos de Cos Azconak lortu du 'Jaiak' izeneko argazki bati esker. Koloretako argazki onena aldiz, Benito Cantero bergararraren 'La Peña urtegia' izan da. Herriko saria Jorge Murgiondo eskuratu du 'Labar urdinak' argazkiarengatik.

Guztira, 158 argazki aurkeztu dira: 73 zuri-beltzean eta 85 koloretan. Epaimahaiak lan guztiak ikusi eta gero, zortzi saritu ditu; lau kategoria bakoitzeko. Aurkeztutako lanak Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai ekainaren 29ra arte.

2 kategoria eta 8 sari

Zuri-beltzean

  • Lehen saria: Jaiak. Carlos de Cos Azcona. Soraluze
  • Bigarren saria: Danza, un sueño. Miguel Cabezas. Irún.
  • Hirugarren saria: Sopel. Javier P. Fdez. Ferreras. Berango
  • Herriko saria: Eliza ondoan. Jose Agustin Gurutxaga 

Koloretan

  • Lehen saria: La Peña Urtegia. Benito Cantero. Bergara.
  • Bigarren saria: El descanso del guerrero. Manu Barreiro. Beasain.
  • Hirugarren saria: Calle mojada. Andrés Indurain. Irún.
  • Herriko saria: Labar urdinak. Jorge Murgiondo.

Erakusketaren ordutegia

Erakusketa zabalik dago astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeka eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak