Bihar, San Juan eguna denez, jaien azken eguna izango da. Eguerdian meza izango dute eta bertan San Joxepe elkarteko koruak abestuko du, horren ostean, herriko trikitilariek alaituta luntxa egongo da. 13:00etan III. lora sorta lehiaketaren txanda izango da.
Ordu laurden beranduago 80 urte gorakoei omenaldia egingo diote eta 14:00ean erretiratuek bazkaria izango dute Tartufo jatetxean.
Ortu lehiaketa
Bihar, goiz guztian zehar, egubakoitzean amaitu zen auzotarren arteko ortu lehiaketako parte hartzaileen ortuen argazki erakusketa egongo da.