Eguaztenean banatuko dituzte aurtengo Pilota eskolako zozketako sariak

Imanol Gallego 2014ko eka. 23a, 10:39

Urtero moduan, ikasturtea amaitzear dagoen hile honetan, herriko pilota eskolak egin du bere zozketa. "Pilotariek ez dute dirurik jasotzen baina urteko kuota ordaindu beharra dute, horregatik sortu genuen zozketa hau", azaldu du Reyes Azkoitia entrenatzaileak.

Sistema honi esker, 100 txartel saltzen dituzten gaztetxoek ez dute kuota ordaindu beharrik izaten, "gazteek gustura egiten duten lan hau, eta eskolak aurrera egiteko beharrezkoa duen babes ekonomikoa lortzeko modu ona dela uste dut", dio Azkoitiak. Dirua lortzeko aukera ez ezik, pilota eskolaren jarduna ezagunagoa egiteko ere balio du.

Sariak eguaztenean

19:00etan banatuko dituzte sariok. Ramon Madinabeitiak buruz buruko finalerako bi sarrera eta 500 euro jasoko ditu. Javier Zabalari aldiz, Palacio De Guevara hotelean bi pertsonentzako egonaldia eta 250 euro egokitu zaizkio eta Amaia Gorosabelek Tartufon lau pertsonentzako afaria eta 100 euro jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak