Hasi dira Oxirondo azokako goiko solairuan egongo den aisialdi guneko obrak

Imanol Gallego 2014ko eka. 23a, 10:36
Hasi dira goiko solairuko paretak botatzen.

Oxirondo azokak bere baitan hartuko duen aisialdi gune berriaren obrak martxan daude. Hile hasieran ekin zioten azokako goiko solairuko hormak botatzeari, eta udaletik espero dute, obra zibila azarorako bukatua izatea. Lanen adjudikazioa 289.044,80 eurotan egin da.

Goiko solairuak adin tartearen arabera banatua egongo diren bi espazio izango ditu. Ezkerreko aldea haurtxoteka izango da, eta eskumakoa aldiz ludoteka. Bi guneen artean dagoen patioaren argitasunari probetxua ateratzeko, bi guneek azokako patiora emango duten kristalezko horma  bana izango dute.

Erabiltzaile eta familiakoen erosotasunerako bi guneek zoru azpiko berokuntza izango dute, eta haurtxotekak umeen karroa lagatzeko gunea izango duen moduan, ludotekak sukalde bat izango du.

Azarotik aurrera gunea martxan jartzeko, altzariz jantzi beharko dituzte gazteei zuzendutako aisialdi gune berri hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak