Kantu tailer berezia egin zuten musika eskolakoek eta orfeoikoek

Jon Berezibar 2014ko eka. 23a, 09:53

Belaunaldien arteko topaketa berezia egin zuten zapatuan Bergarako orfeoiko eta Musika Eskolako kideek. Goizean Santa Marina parrokian batu eta Orfeoi Gaztekoek eta musika eskolako kantuko ikasleek tailerra egin zuten, hiru ordukoa.

18 bat gaztetxo elkartu eta musika eskolaren umeen abesbatzaren eta Orfeoi Gazte taldearen arteko zubi lana egitea izan zen zapatuko saioko helburua. Hala, gaztetxoak Orfeoi gaztean parte hartzera animatu eta, aldi berean, Orfeoirako harrobi lanak egiten dituen taldea elikatzen joatea bilatzen da musika eskolaren eta Orfeoiaren arteko kolaborazio honekin, eten baten ostean azken bi urteotan egin izan den bezala.

Saio bereziak hiru zati izan zituen. Lehenik Orfeoi gazteak saioa egin zuen, ostean musika eskolakoak batu zitzaizkien eta azkenik Orfeoiko nagusiek ere hartu zuten parte. Bukatzeko, kontzertua egin zuten Santa Marina parrokian.

Orkestra, egubakoitzean

Bergarako beste parrokian, San Pedron, goi-mailako musikarekin hitzordua egubakoitzean izan zen Bergarako Orkestra Sinfonikoak emanaldia egin baitzuen elizan bertan, joandakoen gozamenerako. Ohi bezala, Alfedro Gonzalez Chirlaqueren gidaritzapean egin zuten kontzertua. Bete egin zen eliza egubakoitzekoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak