Berezietan bereziena, ostera, Emarri harri-proba taldeak eginiko erakustaldia izan zen. 9 neskaz osatutako taldeak, 20 minutuan, 49 plaza egitea lortu zuen probalekuan. Azkoitiko Martirieta auzoko astoa izan zuten aurrez aurre, Asier eta Josu Garatek gidatuta.
550 kiloko Lurtxurdioko harria arrastaka erabili behar izan zuten lehiakideek eta, azkenean, astoa nagusitu zen, 50 plaza eginda, neska taldeak baino bakarra gehiago. Neskek, halere, oso marka ona lortu zuten, hasierako helburua 40 plaza egitea zen-eta. Aise gainditu zuten helburua, hortaz, astoari irabazi ez arren.