Euskuz egindakoak edo bigarren eskukoak. Deneteriko produktuak egon dira goizean Oxirondo plazan egin duten truke azokan, Azoka Bergaratzen egitasmoaren barruan. Izan duen harrera onagatik eta jendeak parte hartzeko erakutsi duen interesagatik, uda ostean berriz egingo dutela aurreratu du Bagarako Andoni Larrañagak, eta "maiztasun jakin batekin, egutegi batekin" bueltatu dela gaineratu du.