Auzobide plataformak deituta herria eta auzo-inguru horiek lotu eta segurtasunez ibiltzeko bidegorria eskatzen diote Udalari. Uberatik Bergara doan bideak oinezkoak segurtasunez igarotzeko moduko lekurik ez du eta auzotarrek beharra ikusten dute bai aisialdirako gune bezala eta baita auzotar zein herritarrak auzo horietan dauden lantokietara joan ahal izateko ere.
Jaia eta protesta
Jai giroko protesta izan da eta ibilaldiak egin dituzte hala menditik nola errepidetik. Talde argazkia atera eta eguerdi partean salda eta txorizoa banatu dizkiete San Juanen.