Tailer batekin, musika eskolak eta orfeoiak gaztetxoendako zubia jaso dute berriz

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 21a

Belaunaldien arteko topaketa berezia egin dute eguerdian Bergarako orfeoietako eta Musika Eskolako kideek. Goizean zehar Pertxa elkartean batu eta Orfeoi Gazte eta Musika eskolako kantuko ikasleek tailerra egin dute, hiru ordukoa.

18 bat gaztetxo elkartu eta musika eskolaren umeen abesbatzaren eta Orfeoi gazte taldearen arteko zubi lana egitea izan da saioko helburua. Hala, gaztetxoak Orfeoi gaztean parte hartzera animatu eta, aldi berean, Orfeoirako harrobi lanak egiten dituen taldea elikatzen joatea bilatzen da musika eskolaren eta orfeoiaren arteko kolaborazio honekin; eten baten ostean azken bi urteotan egin izan den bezala.
Saio bereziak hiru zati izan ditu. Lehenik Orfeoi gazteak saioa egin du, ostean musika eskolakoak batu zaizkie eta azkenik Orfeoiko nagusiek ere hartu dute parte. Bukatzeko, kontzertua egin dute Santa Marina Parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak