IMH sarien 12. edizioa izan da aurtengoa eta 82 ikasleri diploma banatzeaz gain ikasle eta ikasle ohi nabarmenak ere saritu zituzten atzo Elgoibarren, institutuan bertan. Aurten Bergarako Dikar enpresako kalitate zuzendariari eman diote saria. Dikarren Kalitate Zuzendari eta Customer Service sailaren arduradun diharduen Iñaki Sanchez Hernandez eibartarrari eman diote oroigarria.