Bigarren mailako binakako eta buruz buruko txapelketak irabazi eta gero, Aspek udako torneo garrantzitsuenetako batean sartu du Beñat Rezusta bergararra. Xala izango du lagun uztailaren 6a eta 14a bitartean Iruñeko Labriten jokatuko den torneoan.
Berasaluze II-Beroiz eta Ezkurdia-Barriola izango dira euren multzoko beste bikoteak, eta beste multzoan ariko dira Julen Retegi-Zabaleta, Idoate-Albisu eta Olaizola II-Aretxabaleta.