Fracking-a gasa ateratzeko teknika bortitza eta kutsakorra da, eta Euskal Autonomia Erkidean esplorazioak egiteko baimenak eskatu dituzte zenbait enpresek, besteak beste, SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief, Cambria eta Frontera Energy Co. Gipuzkoan eragina izango du, eta Debagoienean Sustraia izeneko gunea aztertzeko baimena eskatu dute, Debagoieneko herri guztiak biltzen ditu, Leintz Gatzaga ezik. Hala ere, Leintz Gatzaga Mirua izeneko gunearen barnean kokatzen da, eta bertako lurrak aztertzeko eskaria eginda eta baimenduta dago.
Gipuzkoako herritarrak hasi dira batzordeak antolatzen, "Fracking ez! Ez hemen, ez inon" lelopean. Bi hilabetetan 15 herrietara zabaldu dute informazioa, eta sinadura bilketa martxa jarri dute. Hasieran, helburua zen 30.000 sinadura lortzea Parlamentuan aurkeztu ahal izateko. Egun, muga hori gertu ikusten dute, eta sinadura kopuru handiagoa lortu nahi dute.
Bizikleta martxa
Fracking Ez! mugimenduko kideek bizikleta martxa antolatu dute ekainaren 30etik uztailaren 5era arte. Helburua da herriz herriko ibilbidea sortzea eta bidean sinadurak biltzen joatea. Egunean hogei kilometro egiteko asmoa dute, eta modu ludikoan aldarrikapena eta sinadura bilketa burutzea.