Elosuko Otaba jaiak ere, iristear

Miren Mujika 2014ko eka. 18a, 18:40
Egitarau osatu batekin datoz aurtengo Elosuko jaiak ere.

Egitaraua

  • Ekainaren 21a,  zapatua: 16:00etan, mus txapelketa egongo da. 18:00etan, aldiz, trikitilari gazteen txapelketa.
  • Ekainaren 22a, domeka:12:00etan Elosuko Gazteluaren panelaren inaugurazioa izango da. 12:30ean, meza, eta ondoren, pilota partiduak. 14:30etan, Auzoko Jubilatuen Bazkaria egingo da Elurmendi Elkartean. 18:30etan, berriz, proba erakustaldia egingo da, Emarri Astigarraga-Oiartzungo neska taldea Azkoitiko Txibiltar  baserriko Astoaren aurka. Jarraian, patata tortilla lehiaketa egingo dute, trikitilariak alaituta.
  • Ekainaren 23a, astelehena: 12:00etan auzoan hildakoen meza egingo da eta 15:00etan, auzo bazkaria Elurmendi Elkartean. 17:30etan, haur jolasak egingo dira eta 21:00etan, auzo afaria, azkenik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak