Egitaraua
- Ekainaren 18an eta 19an: 16:00etan, laugarren ortu txapelketarako balorazioa.
- Ekainaren 20an: 16:00etan laugarren ortu txapelketarako balorazioa. 23:00etan, aldiz, The Romanticos taldearen kontzertua Tartufo jatetxean. Sarrera doan izango da.
- Ekainaren 21ean: 11:00etatik 13:00etara, karrerak patinetan, patinetan ibiltzen ikasteko ikastaroa, jolasak...San Juango plazan Hanka-Labanka taldekoekin. Bertan, sariak banatuko dira. 19:00etan, txopua jasoko dute eta 20:00etan, berriz, afari popularra egongo da Tartufo jatetxean. Izen-ematea San Juango Elkartean edo tartufon egin behar da.
- Ekainaren 22an: 13:00etan, bide gorriaren aldeko konzentrazioa egingo dute San Juango plazan, trikitilariek alaituta. Salda banatuko dute ostean.
- Ekainaren 23an: San Juan suak baserrietan.
- Ekainaren 24an: Meza Jubilatuen Koruarekin. Ondoren, luntxa egongo da herriko trikitilariek alaituta. 13:00etan, III. lora sorta lehiaketa egingo dute. Lora sorta egiterakoan ohitura zaharrak eduki beharko dira kontutan. 13:15ean, auzoko 80 urtetik gorako pertsonei omenaldia egingo zaie. Segidan, laugarren ortu lehiaketako sari banaketaren txanda izango da. 14:00etan, jubilatuen bazkaria egingo da Tartufo jatetxean. Hemen ere, izen-ematea San Juan Elkartean edo Tartufon bertan egin behar da. Goiz guztian zehar, ortu lehiaketan parte hartu duten ortuen argazki erakusketa egongo da.