Datorren zapatuan, ekainak 21, Bergarako Orfeoi Gazteak eta Bergarako Musika Eskola bukatzen duten abesbatzakoek, Nagore Sanzek gidatutako kantu tailer baten parte hartuko dute. Nagore Sanz Orfeoi Gaztearen zuzendaria eta Musika Eskolako irakaslea. Ondoren kontzertua egingo dute eta gero bazkaria Pertxa Elkartean. Tailerra 10:00etatik 13:00etara izango da eta kontzertua, 13:30ean, Santa Marina parrokian.
Proiektu honek, Musika Eskolarekin elkarlanean, bi helburu nagusi ditu: kantu-zaletasuna suspertzea eta Bergarako Musika Eskolako haur koruen eta Bergarako Orfeoi Gaztearen artean zubi-lana egitea.