Bergarako Musika Eskolako ikasleek diplomak jaso eta kontzertua egingo dute egubakoitzean, ekainaren 20an, 18:30ean, Mariaren Lagundian. Guztira, 24 ikaslek jasoko dute diploma, horietako 20 bigarren mailakoak dira eta 4 hirugarrenekoak.
Bigarren mailako diploma lortzeko, hurrengo lanak egin dituzte: hizkuntz musikaleko bost kurtso, instrumentuko sei urte eta koraleko bi.
Hirugarren mailakoa lortzeko berriz, bigarren mailakoa lortzeko egindakoaz gain, instrumentoko zazpi eta zortzi urte egin dituzte, hizkuntza musikaleko seigarren maila, armoniako bi kurtso eta ganbara musikako kurtso bat.
Kontzertuaren ostean, irakasleek diplomak banatuko dizkiete gazteei. Ondoren ekitaldira gerturatutako guztiek, musika eskolan luntxa izango dute.