Egubakoitzean emango dio amaiera Ariznoa elkarteak aurtengo denboraldiari

Martin Larrea 2014ko eka. 16a, 18:05

Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetan emaitza onak lortu ondoren. Gimnasia taldeak ekainaren 20ean emango dio amaiera denboraldiari.

Denetariko emaitzak egon ziren bi txapelketa hauetan:

Taldeka:
 

  • A mailako alebinak: Gipuzkoako 3.ak eta Euskadiko 4.ak
  • A mailako infantilak: Gipuzkoako 3.ak eta Euskadiko txapeldunak (argazkian)
  • B mailako infantilak: Gipuzkoako 2.ak

 
Bakarka:
 

  • Irene Azkargorta: Infantiletan Gipuzkoako 3.a pilotarekin
  • Irati Gardoki: Infantiletan Gipuzkoako 2.a pilotarekin
  • Ariana Burgos: Kadetetan Gipuzkoako 2.a eta Euskadiko txapelduna orokorrean
  • Maider Cabo: Gazteetan Gipuzkoako 2.a xingolarekin.

Denboraldiari merezi duen amaiera emateko, eta urte guztian zehar egindako lana herritarrei erakusteko erakustaldi jaialdia ospatuko du elkarteak . Jaialdia egubakoitzean ospatuko da, 19:00etan Labegaraietan.

Jaialdi honetan, urtero bezala, txapelketetan egindako ariketak, aurrebenjamin eta benjaminen koreografiak eta gimnastek prestatutako dantza modernoagoak ere ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak