Oinarriak
- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
- Postal guztiak jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:
UDAKO EUSKARAZKO III. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
- Postalak jasotzeko azken eguna 2014ko irailaren 17a izango da.
- Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure telefono zenbakia jartzea.
- Saria: Tablet bat.
- Epaimahaiak, besteak beste, postalaren edertasuna, orijinaltasuna, edukia eta idazkera baloratuko ditu.