Paleta izeneko behia izan zen domekan Bergarako Seminarioan jarritako zezen plazara salto egin zuen lehenengo behia. Egun osoko festa prestatu zuten bergarako ganaduzaleek, eta behi suharren erakusketak ikusmin handia piztu zuen. Askotariko ekintzak antolatu zituzten, eta eguneko protagonistak behi suharrez gain, errekortariak izan ziren.