Ipintza Institutuko Patxi Abasolok saria lortu du Olinpiada Matematikoan

Imanol Gallego 2014ko eka. 16a, 10:03

Patxi Abasolo ikaslea, Hezkuntzako sailburuordearen eskutik saria jasotzen.
Eduardo Txillida 12. Olinpiada Matematikoa ospatu da. Aurten, Ipintza Institutuko ikasle den Patxi Abasolo Iturbe azken faserako sailkatu zen, bertan 8. postuan amaitu zuelarik.

Bertan, DBHko 2. Mailako ikasleek borondatez hartzen dute parte, eta probak bi fasetan burutzen dira. Lehenengoan ikastetxe bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu, eta bigarrenean aldiz, ikastetxe ezberdinen artea lehiatzen dira ikasleak. 

Erkidego mailan egiten den txapelketa honetako proba edo jarduerek matematikarako gaitasuna, eta hau egoera desberdinetan aplikatzeko ahalmena neurtzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak