Hezkuntzaren mahaiak LOMCEren kontrako agerraldia deitu du

Imanol Gallego 2014ko eka. 16a, 09:56

19:00etan, eguenean San Martin plazan batuko dira, eta herritarrei bat egiteko deia egin diete. "Bai LOMCEri aurre egiteko, baita gure hezkuntza propioa eraikitzeko bidean ere, ezinbestekoa da hezkuntzan dihardugun guztion eta herritar ororen inplikazioa", diote Hezkuntzaren mahaitik.

Datorren ikasturtean, 2014-2015ean, Espainiako Gobernuak LOMCE legea abian jarriko du, aplikazio hori ekiditeko herritarrak antolatzen hasi dira. Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa zein Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrei egin diete eskaera: legea ez aplikatzea. Gainera, Bergarako zenbait hezkuntza eragile biltzen hasi dira, eta legeari aurre egiteko estrategia bateratuak sortzen dabiltza. San Martin ikastetxea, Miguel Altuna, Aranzadi ikastola, Ipintza institutua, eta Helduen Eskolak osatu dute Hezkuntza mahaia. Helburua da hezkuntza arloko indarrak batu, eta hezkuntza propioa eraikitzea, irakasle, ikasle, guraso eta herritarren iritzia kontuan izanda.

Euskal hezkuntza eraiki

Eragileek elkarlanean dihardute euskal hezkuntza propioaren alde lanean. Ikasleen garapen beharrak eta eskubideak bermatuko dituen heziketa integrala garatu nahi dute, bere baliabide guztiekin. Ikasle euskaldun eleanitzak sortu, Curriculum propioa izan eta ikastetxeen autonomia eta parte hartzea bermatuko duen hezkuntza eraiki gura dute.

Bergarako Hezkuntza mahaiak hainbat ekintza burutu ditu dagoeneko, eta herriko biztanle eta eragileei gonbita luzatu die elkarlanean aritzeko, "asko dugu oraindik egiteko, baina baditugu oinarrizko eduki batzuk adostasun zabala batzen dutenak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak