Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo ditu 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.Are gehiago, eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
Parte-hartzea
- Mahai eta aulkiak alokatzeko: ekainaren 19tik 26ra (biak barne), astegunetan, Kultura etxean, 18:00etatik 21:00etara.
- Fidantza jasotzeko: uztailaren 9tik 16ra (biak barne) astegunetan, Kultura etxean, 18:00etatik 21:00etara.
- Mahaiak eta aulkiak hartzeko: Uztailak 5, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
- Mahaiak eta aulkiak entregatzeko: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 6) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura etxean fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.