Eskerrik asko, Bergara

Miren Mujika 2014ko eka. 13a, 13:51
Deba ibaiaren ertzeetan dotore altxatzen den Bergarara bisita egin zuen Foru Aldundiko ordezkaritza batek, Martin Garitano diputatu nagusia buruan. Udal ordezkarien eta langileen harrera beroaren ondoren, Azoka biziberritzeko bergararrek dituzten asmoen berri izan zuten.

Bergarako auzoetako bizilagunek haien kezken berri eman zieten: AHTren lanek Angiozarren sortutako kalteak, langabeziak Osintxuko elkarbizitzari eman dion zartada etab. Herrian hain errotuta dagoen kultur mugimenduaren inguruan dauden proiektuak eta beharrak ere ezagutu zituzten. Amaitzeko, herritarren zalantzak eta proposamenak jaso zituzten herri bilera irekian.

Foru Aldundiko kideok eskerrak eman nahi dizkie Bergara herriari, bisita egunean egindako harrera beroarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak